Subvención para la adquisición de productos de apoyo para personas dependientes o con discapacidad - Laguntza-produktuak eskuratzea mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten pertsonentzat
Dirulaguntza eska dezakezu 2023ko azaroaren 20ra arte
Zer motatako produktuak laguntzen dira diruz?
ALTZARIAK ETA ETXEBIZITZARAKO EGOKITZAPENAK
- GARABIAK: Sabaikoa eta zorukoa
- OHEAK: orga jasotzailearekin eta orga jasotzailerik gabe, zarakarren kontrako koltxoia eta koltxoigaina
- SOFAK: zutik jartzeko mekanismoarekin
IRISGARRITASUN BERTIKALERAKO LAGUNTZA-PRODUKTUAK (ETXEETAN OZTOPOAK KENTZEKO), familia bakarreko etxebizitzetarako
- IGOGAILUAK
- PLATAFORMA JASOTZAILEAK
- ESKAILERA-IGOGAILU BERTIKALA
- ATEEN MOTORIZAZIO-SISTEMAK
- ESKAILERAK IGOTZEKO AULKIA
LAGUNTZA-PRODUKTUAK ETXEKO AUTONOMIA ETA SEGURTASUNERAKO
- ALARMA DUTEN SENTSOREEN SISTEMAK (etxeko arrisku-egoerak detektatzeko, hala nola suteak, keak eta gas-ihesak)
- SEGURTASUN-SENTSOREEN SISTEMAK (pertsonen arrisku-egoerak detektatzeko, hala nola erorikoak, mugimenduak, alarma duten pastilla-kaxak...)
INGURUNEA MANEIATZEKO DOMOTIKA-SISTEMAK
Ateak, leihoak, pertsianak eta abar automatizatzeko, argiztapena, klimatizazioa eta abar kudeatzeko eta etxetresna elektrikoak erabiltzeko
MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZA-PRODUKTUAK
- ESKUZKO GURPIL-AULKIAK / MEKANISMO BASKULAGARRIA DUTEN GURPIL-AULKI ELEKTRIKOAK: haietan eserita denbora luzea ematen duten pertsonen jarrera-aldaketak errazten dituzte
- MOTO ELEKTRIKOA / SCOOTER-A
- ESKUZKO GURPIL-AULKIEN PROPULTSIO ELEKTRIKORAKO SISTEMAK: hand bike-a, propultsio elektrikoko uztaiak...
- MOTORIZAZIO-SISTEMAK LAGUNTZAILEEK GIDATZEN DITUZTEN ESKUZKO GURPIL-AULKIETAN: zaintzaileari laguntzen diote eserita dagoen pertsona mugitzen eta eramaten, ahalegin txikiagoa egin behar baitu
IBILGAILUETARAKO OSAGARRIAK ETA EGOKITZAPENAK
- PERTSONAK IBILGAILUETAN SARTZEKO ETA HAIETATIK IRTETEKO GARABIA
- IBILGAILUETARA SARTZEKO ARRAPALA
- GURPIL-AULKIA GORDETZEKO GAILUAK EDO GARABIA: aulkia ibilgailuan modu autonomoan sartzeko
- IBILGAILUAK GIDATZEKO ELEMENTUETARAKO EGOKITZAPENAK: abio-sistemak, azeleragailuari eragitea, balaztak eta martxak, bolantea erabiltzea, nabigatzailea eta pertsonak behar duen beste edozein banakako egokitzapen
KOMUNIKAZIORAKO ETA INFORMAZIORAKO LAGUNTZA-PRODUKTUAK
- IKUSMENARI LAGUNTZEKO SISTEMAK
- ENTZUMENARI LAGUNTZEKO SISTEMAK: audifonoak, indukzio begiztak...
- KOMUNIKATZAILEAK
- TELEFONIA-SISTEMAK ETA ORDENAGAILUA ERABILTZEKO SISTEMAK
- AHOTSA SORTZEKO SISTEMAK
- ALARMA- ETA GEOLOKALIZAZIO-SISTEMAK: seinale bisualak/akustikoak dituzten adierazgailuak, alarma pertsonalak eta pertsonak lokalizatzeko kontrol-sistemak, hala nola erlojuak, gerrikoak, lepokoak...
ETXEKO LANETARAKO LAGUNTZA-PRODUKTUAK
Garbitzeko eta arropa zaintzeko lanetan autonomia sustatzera bideratuak, hala nola robot xurgatzaileak, erratz elektrikoak eta garbigailu-lehorgailuak.
Eskatu dirulaguntza 2023ko azaroaren 20ra arte
Produktu bakoitzaren dirulaguntza eskuratzeko, baldintza batzuk bete behar dira desgaitasun mailari, mendekotasun mailari eta gaitasun ekonomikoari lotuta
Zalantzarik baduzu, lagunduko dizugu:
- Deitu 848 426 900 telefonora
- Eskatu hitzordua Nafarroako Gobernuko Autonomiarako eta Irisgarritasunerako Laguntza-produktuen Zentroan